XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Probaldia igarotzen denean ezein alderdik atzera egin ez duelarik, kontratuak eragin osoak sortuko ditu, eskaini dituen zerbitzuen denbora langilearen antzinatasunean zenbatuko direlarik.

13. Artikulua - Kartila profesionala

Langileen antzinatasuna Sektorean ezagutzearen eraginetarako, enpresek kartila profesional bat luzatu ahal izango dute, zeinetan langilearen izen deiturak, N. A. N.aren zenbakia, Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakia, enpresan daraman denbora, kategoria profesionala eta lanbidea agertuko bait dira.

Alderdiek, Batzorde Mistoan aipatu kartilaren luzatzea, beraren baldintzak eta, bidezko balitz, organismo ofizial eskudunaren bitarteko bere homologazioa aztertzeko hitza emango dute.

14. Artikulua - Nominak Eredu mekanizatuak izan ezik, organismo ofizial eskudunek onetsitako alokairu ofizialen agiriak bakarrik izango dira baliozkoak.

Hileko likidazioak dagokion hilaren hurrengo hilaren lehen zazpi egunen barruan ordainduko dira derrigorrez, enpresa eta langileen arteko aurreko akordioa dagoen enpresetan izan ezik.

15. Artikulua - Alokairuaren Kontsiderazioa

Hitzarmen honetan paktaturiko alokairuak jarduera arrunt bati dagozkio, honela ulertuz langile ertain batek arrazoizko esfortzu iraunkorrez zuzendaritza trebe baten pean, gehiegizko nekerik gabe eta pizgarridun ordainketa baten estimulurik gabe garatzen duena.

16. Artikulua - Alokairu ordainketa.

A) taulan barne hartzen den pertsonalari dagozkion ordainsariak hilero ordainduko dira.

B) taulari dagozkion ordainsariak lan egindako ordu eraginkor bakoitzeko ordainduko dira.

17. Artikulua - Kontzeptu ordaingarri eta indemnizagarriak.

Kontzeptu ordaingarri eta indemnizagarriak, besteak beste, hauek dira: a) Kontzeptu ordaingarriak: - Oinarrizko alokairua. - Osagarriak.

- Lehenik, antzinatasuna; bigarren, aparteko orduak; hirugarren, Udako eta Eguberriko aparteko pagak; laugarren, oporrak.